Bakarka zein taldeka atera ziren haur eta gazteak tresna ezberdinekin edo esku hutsik dantza egitera. Urduritasuna nabari zen, baina irribarrea ahoan euren onena eman zuten kirolariek ikusle eta epaile zailenen aurrean.
Lana amaitzean, mozorrotu eta argazkiak ateratzeko txokoa ere izan zuten. Eta erakustaldiari amaiera emateko, guztiek domina eta diploma jaso zuten. Era horretara, esfortzu, lan eta podiumez betetako urteari amaiera ederra eman zioten LOKEko gimnastek.