Maialen Chourrautek zilarrezko domina jantzi du Krakovian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 18a

Mailaen Chourraut podiumeko bigarren mailan. Arg.: RFEP

Eslalom olinpikoko Munduko kopako hirugarren jardunaldia lehiatu zen hilaren 13tik 16ra, Krakovian (Polonia). Maialen Chourraut herritarrak parte hartu zuen lehiaketan eta finalera sailkatzeaz gain, bigarren postua eskuratu zuen

Aurreko astean Pragako proban (Txekiar Errepublika) ez bezala, Maialen Chourrautek podimera igotzea lortu du Krokovian. Txekiar Errepublikan eguraldia zela eta, kanalaren emaria handitu eta palistek jaitsiera bakarra egin ahal izan zuten. Herritarrak ez zuen zorterik izan eta ezin izan zen finalerako sailkatu.

Oraingoan, arantza ateratzea lortu zuen herritarrak. Sailkapen proba laugarren denborarik onena egin zuen Rioko txapeldunak eta finalerdian onena izan zen, baina bi segundoko zigorra izan zuen bosgarren atean arazoak izan zituelako eta bigarren izan zen. Finalean, aldiz, lasarteoriatarrak ezin izan zuen Jessica Fox australiarrak ezarrirako marka gainditu eta Joko Olinpikoetan bien arteko lehia handia izango dela ikusi zen.

Parisera lanera

Espainiako federazioak atzo argitaratu zuen Parisko Joko Olinpikoetan izango diren palisten zerrenda; herritarra K1 mailan eta kayak kross modalitatean ere izango da lehian.

Orain hitzordu garrantzitsua prestatze aldera, Parisera egingo du bidaia herritarrak eta sei astez Joko Olinpikoetako kanalean egigo du lan.