Kantuan bukatu du Alboka Abesbatzak ikasturtea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 14a

San Joan bezperako soka dantzan eta San Pedro eguneko mezan euren ahotsak entzungo badira ere, Alboka Abesbatzako kideek ostiral arratsaldean amaitutzat jo dute ikasturtea. Montse Latorrek gidatutako koruak Ama Brigitarren komentuko kaperan eskaini du azken saioa, herritar askoren gozamenerako. 

Honako errepertorioa eskaini dute ordubeteko emanaldian. 

  • Come again! , John Dowland.
  • Marion les roses, Malicorne.
  • Agur Maria, Uruñuela
  • Stay a thousand years, Ramin Djawadi.
  • Durme durme, sefardi tradizionala.
  • Brodatzen-godalet, herrikoia.
  • Zure boza, Xabier Sarasola.
  • Euskal jokoak,  Javier Busto eta Josune Lopez.
  • Imanol Larzabalen hiru abesti

Horiek denak amaituta, bertaratutakoen txalo zaparrada jaso dute. Felix Garitanok ohar bat zabaldu ondoren, bis bat eskaini du abesbatzak, Jorge Artelen Bullerengue . Montse Latorreri eta Amaia Dorronsorori lore sorta bana eman diete, eta eskertza hitz batzuk esan dizkiete bi kidek eliza bete dutenei. Denek, zutik jarrita, Lasarte-Oriako ereserkia elkarrekin abestuta bukatu dute saioa. 

 

 

Erlazionatuak