Lasarte-Oriako Transmaribibollo Kolektiboak antolatuta, bertsopoteo transfeminista aurrera eraman dute ostiral arratsaldean. Ttakunenea elkartean batu dira eta lehen tragoarekin batera, Amaia Agirre eta Maider Arregi bertsolariek lehen lanak egin dituzte. Ibilbideko hurrengo geltokira abiatu aurretik jolas bat proposatu diete aurrean zituzten hogei bat lagunei: Beraiek puntu bat abestu eta horren erantzuna den hitza asmatzea, alfabetoaren hurrenkera jarraituta. Taldeka egitea adostu dute, baina nola antolatu euripean Arrieskalletara iristean erabaki dute. Hitz esan gabe, jaiotze egun eta hilabetearen arabera ilara osatu, eta seinaka batzen joan dira. Jolasa berriro azaldu dute gerora batu direnentzat eta ekin diote. Lehia izan da, baina barre artean.