Brancussi margolaritza akademiako ikasleek ikasturtea amaitu dute, eta ohitura bilakatu den moduan, ikasitakoa erakusten duten lanetik bete dute Antonio Mercero aretoa. Hormetatik zintzilik dauden koadroez gain, koloreztatutako kutxa batzuk ere badira. Egile gazteez eta euren senideez gain, Agustin Valdivia alkatea eta Txus Alonso zinegotzia ere izan dira irekiera ekitaldian. Lanak ikusi, prestatutako luntxa jan, argazkiak egin... ondoren, udal ordezkariek, artistek eta akademiako zuzendari Jose Manuel Mongek talde argazkia egin dute. Hilaren 21era arte ikusgai izango da trebezia eta ezagutza uztartzen dituzten obrekin osatutako bilduma; astegunetan, 18:00etatik 20:30era.