Brancussi akademiako ikasleek gaur irekiko dute erakusketa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 14a

Brancussi margolaritza akademiako ikasleek mimo handiz prestatu dute ikasturtean zehar egindako lanak erakusteko esposizioa. Gaur arratsaldean irekiko dute, 18:00etan, eta 20:30era arte joan ahalko dute herritarrek Antonio Mercero aretora. Hilaren 21era arte egongo da zabalik.