Vespa eta Lambretta motorren topaleku izango da herria asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 14a

Scooter Club Euskadi elkarteak hamargarrenez egingo du Vespa eta Lambretta etxeetako motorren rallya. Gaur hasi eta igandean bukatuko da. Egitarau oparoa prestatu du udalaren laguntzarekin. 80-100 motorzale espero dituzte.

Egitaraua

Hilak 14, ostirala

  • 19:00etan, Santxo tabernan, motorzaileei harrera eta izen ematea. Ibilgailuak ikusgai jarriko dituzte.
  • 21:00etan, Santxo tabernan, pintxo-afaria.
  • 22:30ean, herrian barrena, gau ibilaldia.
  • 23:00etan, Buenetxea kafetegi-tabernan, jaia: Pepis PD eta Fernando Ankor DJek emanaldia egingo dute.

Hilak 15, larunbata

  • 10:00etan, Okendo plazan, scooter erakusketa.
  • 11:00etan, Tiburtzio Artizar tabernan, barrikotea eta pintxoak. Txalapartariek joko dute.
  • 12:00etan, herritik abiatuta, Scooter Run ibilaldia, 70 bat kilometrokoa.
  • 15:00etan, Hernaniko Jauregi jatetxean, bazkaria.
  • 18:30ean, Andapa kalean, scooter erakusketa eta jokoak.
  • 21:30ean, Hiru Aldeta tabernan, pintxo-afaria.
  • 22:00etan, Buenetxea kafetegi-tabernan, jaia: Las Furias eta Garbayo taldeen kontzertuak eta Rudy Garcia zein Lady Slices DJen saioak. 

Hilak 16, igandea

  • 11:15ean, Oria Txiki tabernan, hamaiketakoa.
  • 12:00etan, Oriatik abiatuta, ibilaldia.
  • 12:30ean, Arkupe tabernan, bermuta.
  • 14:30ean, Arkupe tabernan, pintxo-bazkaria.