Hamabi talde lehiatuko dira VII. Jose Martija Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 13a, 12:45

Los Chavales de Martija erakundeko kideak txapelketako kartelarekin. Arg.: Los Chavales de Martija.

Los Chavales de Martija elkarteak antolatuta, alebin lehen mailako haurren F8 Jose Martija VII. Futbol txapelketa jokatuko da larunbatean, hilaren 15ean, Michelin kirol gunean

Hamabi talde batuko dira zelaian euren onena emateko:  Ostadar SKT, Texas Lasartearra CF, Racing Santander, SD Eibar, Real Sociedad, Martutene KE, Añorga KKE, CD Vasconia,  Irungo Real Union, Billabona FKE eta Antiguoko KE.  Goizean 10:00etan hasiko da multzoko lehia eta arratsaldean, Champions League eta Europa League faseak jokatuko dira. Txapelketa hasi baino lehen, Mikel Etxarri herritarra omenduko dute bere ibilbidearengatik.

Michelin gunera hurbiltzen diren zaletuek ere izango dute zer irabazi, hainbat opariren zozketa ere egingo dute eta.