Ekaineko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 13a, 08:00

Udal korporazioko kideak udalbatza aretoan elkartuko dira gaur 18:30ean, gai zerrendako kontuak lantzeko. Herritarrek aukera dute aretora joan ala saioa streaming bidez jarraitzeko, udalaren YouTube kanalean.

Hauxe da gaurko saiorako gai zerrenda:

  1. Maiatzaren 9ko eta 10eko bileren aktak onartzea.
  2. 2024/967 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren berri ematea, David Mateos Jimenez zinegotziaren dedikazio esklusiboari uko egiteari buruzkoa.

  3. 024/983 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren berri ematea, Hipodromo Etorbideko 7-1C etxebizitzaren zuzeneko besterentzeari buruzkoa.

  4. 2024/1060 zenbakidun alkatetza dekretuaren berri ematea, Gizarte Zerbitzu, Berdintasun, Lankidetza eta Osasun Batzordearen lehendakaritza bereganatzeari eta Nuria Fernandez Castrillori eskuordetzeari buruzkoa.
  5. ELZ (Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua) arautzen duen Zerga Ordenantzaren 13. Epigrafea indargabetzea.
  6. Auto-taxi bidezko garraio zerbitzuen araubide bereziko eremu bat ezartzeko lankidetza hitzarmena onartzea.
  7. Añarbeko Uren Mankomunitateak Mankomunitatearen altako saneamendu-sarearen eta Mankomunitatea osatzen duten hamar udalen beheko saneamendu-sarearen artean egindako mugaketa-proposamena onartzea.
  8. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren, Añarbe ibaiko Urtegiko Uren Udal Mankomunitatearen, Hernaniko Udalaren, Lasarte-Oriako Udalaren eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, Lasarte-Oria eta Usurbilgo (Gipuzkoa) udalerrietako saneamenduko hodi biltzaile orokorraren obren ustiapen integrala, mantenimendua eta kontserbazioa kudeatzeko mandatua egiteko.
  9. Lasarte-Oriako Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Esparruko 13.Bis.3 artikuluaren aldaketa.
  10. Eginkizunen fitxak eta lanpostuen zerrenda aldatzea.
  11. Lasarte-Oriako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2024-2027) eta Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak onestea.
  12. EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Palestinari buruzkoa.
  13. Galdera eta erreguak.