Saio hasieran momentu hunkigarria bizi izan zen. Igeriketa taldeko Itsaso Tolosa eta Borja Apeztegia entrenatzaileei omenaldia egin zieten taldeko kideek eta agurra dantzatu zitzaien; bien azken urtea izan da prestatzaile modura.
Benjaminek izan ezik, igerilariek bi proba egiteko aukera izan zuten. Igerilari gaztetxoenek bakarra egin zuten 50 m. edo 100 m. libre.

Sariak
2015-2011 urte bitarte jaiotakoek, urte bakoitzeko lehen hiru sailkatuek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina jaso zuten eta beste guztiei ere oroigarri gisa domina bana banatu zitzaien.
Infantil eta junior mailakoen kasuan, lehen hiru sailkatuez gain, laugarren postutik zortzigarrenera sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina bana jaso zuten.
Eta horretaz gain, beste opari batzuk ere eraman zituzten, hala nola, goxoki poltsa bat eta Tratu on bat markako poltsak.

XXXIII. Lasarte-Oria Sariko sailkapen orokorrari dagokionez, finaletako FINA eta MULTIDISABILITY puntuen araberako sailkapenaren arabera, Garazi Etxeberria izan zen XXXIII. Lasarte-Oria Sariko garaile izan zen eta podiuma Buruntzaldea IKTko beste lau kiderekin elkarbanatu zuen: Miren Sarobe, Iker Gorostegui, Iñaki Garcia eta Oihan Matute.
Saioari amaiera emateko, adin tarte bakoitzak Australiar proba egin zuen eta azken finalistek oroigarriak lortu zituzten.
Eskertza
Buruntzaldea IKT eskerrak eman nahi dizkie batetik Lasarte-Oriako Udalari Tratu On Bat markaren babesa jaso duelako: "Ezinbestekoa izan da sari hau antolatzeako eragindako gastu ezberdinei aurre egiteko".
Eta bestetik txapelketa aurrera eramateko lan egin duten boluntarioei: "Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, haiek gabe ezinezkoa izango litzake-eta!".
Igeriketa taldeko haur eta gazte gehienek denboraldia amaitu dute, baina hilaren 15ean eta 16an, alebin eta infantilek Adinen arteko zein infantil mailako Udako Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute Tolosan.