Herritarrak azaldu digunez, pozik dago lortutako emaitzarekin. Hala ere, lasterketa zaila izan zela onartu du: "Ibilbideko lehen kilometroak lehoarrak zeuden, baina azken hiru kilometroak bustiak. Ez genekien zein gurpilekin lehiatu, baina asmatu genuen eta berriro podiumean egon gara".
Igoera hori hurrengo asteburuan, hilaren 15ean eta 16an, Andorra lehiatuko duen Espainiako txapelketako lasterketarako baliagarria izan zaiela azpimarratu du: "Ibilgailuarekin proba batzuk egin ditugu eta pozik gaude lortutakoarekin".