Bigarren Hezkuntzako irakaslea da Lazkano eta bere ikasleekin astebetez sakelakorik gabeko erronka egitea lortu zuen. Ariketa honen ondoren ekintza hark ikasleengan sortutako dependentzia egoerak aztertu zituen eta geroztik gai honen inguruan sakondu du. Ongizate digitalean aditua da, eta, besteak beste, Nerabeen Garrasia liburua argitaratu du.