Denboraldiari festa batekin agur esan dio Eguzkik

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 8a, 21:20

Eguzki Areto Futbol taldeak denboraldiari agur esan dio Loidibarren pilotalekuan aurrera eramandako festarekin. Disko festa egin dute lehenik, MNV eta Lil Kyubid DJen emanaldiarekin. Batzuek dantzan egin edo musika entzuten zuten bitartean, gunearen beste alboan, futbolean jolasten aritu dira gazteenak. Nahi izan duenak zer jan edo edan ere izan du txoko batean jarritako postuan. Txiskeroak eta Auskalo taldeen kontzertuaren aurretik, LOZET taldearen zezensuzkoak parte hartu du ospakizunean.