Denboraldia HH Sheikha Fatiman Bint Mubarak Cup sariak estreinatu zuen. Alejandro Gutierrez Valek eta Ichan de Bozouls bikoa lasterketa buru jarri zen eta azken zuzengunean atzeko taldea indartsu zetorren arren, aldea mantendu eta irabazle izan zen.
Bigarren probako azken metroak zirraragarriak izan ziren. Hiru lehiakide gogor borrokatu ziren eta azkenean, Denisa Sikorovak eta Anasita moxalak barruko erreietik iJockey saria eraman zuten.
Zaldilasterketak.eus Sarian ere lehia handia izan zen. Jaime Gelabert eta Lore bikoak aurkariek utzitako hutsune bat baliatu eta garaipena erdietsi zuen.
Gelabertek, gainera, jardunaldiko laugarren lasterketan Todosurf saria eskuratu zuen Upsilon gidatuta. Azken zuzengunean buruan jarri zen bikoa eta nagusitu zen.
Baina ez zen hori Gelaberten azken saria izango. Eguna ongi amaitzeko A Galopar saria ere lortu zuen. Backstreet gaztea eta Ricardo Sousa aurrean jarri ziren, baina Gelabert eta One More Night behorraren esperientzia gailendu ziren azken metroetan.
Lehen jardunaldi honen ostean, hipodromoko lehiek hilabeteko etena izango dute. Hurrengo jardunaldia uztailaren 7an, igandearekin, jokatuko da 17:30etan.