Eguzkik denboraldi amaierako festa egingo du bihar

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 7a, 13:00

Arg.: Eguzki Areto Futbola

Eguzki Areto Futbol taldeak denboraldiari amaiera emango dio bihar, hilaren 8an, Loidibarren pilotalekuan. Arratsaldeko 19:30etik aurrera musika mota ezberdinez gozatu ahalko dute kirol taldeko kideek eta pilotalekuara hurbiltzen diren herritarrek. Zezensuzkoa ere izango da

Egitaraua honakoa izango da:

  • 19:30ean, Disko Festa:
    • 19:30-20:30  DJ MNV
    • 20:30-21:30 LIL KYUBID
  • 21:40ean, Zezensuzkoa LOZETen laguntzarekin
  • 22:00etan, Kontzertuak:
    • Txiskeroak
    • Auskalo