Alex Saleta Espainiako selekzioaren egonaldian lanean da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 7a, 12:30

Arg.: Beltzak RT

Beltzak RTko harrobiko Alex Saleta errugbi hamabosteko Espainiako selekzioarekin ari da lanean. Lehoiek uztailean Ozeaniara egingo duten bidaia prestatzeko hiru asteko egonaldia egingo dute Valladoliden; Samoa eta Tongaren aurka izango dituzte neurketak. Hurrengo denboraldia erabakiorra izango da 2027ko Australiako Munduko txapelketako sailkapena eskuratzeko

Hirugarren lerroko lasarteoriatarra, gainera, albiste da Ordizia Rugby taldea utzi duelako. Ordiziarrek eskerrak eman dizkiote egon den urtean egindako lanarengatik. Lasarte-Oriako jokalariak ez du jakinarazi oraindik zein taldeetan jokatuko duen hurrengo denboraldian.