Buru-belarri ari dira 2024-2025 ikasturtea prestatzen eta jakinarazi dute ohiko ikastaroak emango dituztela urritik aurrera: aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, sareko ikastaroak eta jardun biko eredua. Aurrematrikula egiteko bide hauek erabil ditzakete herritarrek: www.aek.eus webgunea, Muntteri AEK euskaltegiaren egoitzara joan (Geltoki kalea, 17) edo 607 62 52 33 telefono zenbakia.
Ate irekiak
Aurrematrikulari buruzko informazio gehiago eta euskaltegiaren egoitza ezagutu nahi dutenek aukera paregabea izango dute horretarako hilaren 19ko ate irekien jardunaldian. 11:00etan eta 17:30ean izango dira saioak.