Buruntzaldea IKTko gazteak fin lehiatu dira Gipuzkoako Udako Sarian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 6a, 15:25

Gipuzkoako Udako Sarian parte hartu zuten igerilariak dominekin. Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko igerilari gazteak Udako Sarian lehiatu ziren hilaren lehenean. Euren onena eman zutentaldeko zazpi ordezkariek eta emaitza ederrak lortu dituzte: bost domina bakarka, bi erreleboetan eta Euskal herriko zein Gipuzkoako txapelketetarako gutxienekoak

Gipuzkoako Openerako gutxienekorik izan ez zuten Buruntzaldeako kideek Udako Sarian parte hartu zuten.

Lehen postuetan izan ziren eta guztiek markak ondu zituzten:

  • Amaiur Iparragirre: 100 m. tximeleta, 01.25,72 eta 50 m. libre, 32,35.
  • Kimetz de la Cruz: 50 m. bizkar, 01.07,87.
  • Ane Meyer: 200 m. libre, 02.47,15) eta 50 m libre, 32,69.
  • Mayi Gorostegui: 100 m. lau estilo, 01.23,93.
  • Nora Miguelez: 100 m. tximeleta, 01.31,37.
  • Nille Becerra: 50 m. libre, 33,56an utzi zuen.
  • Laida Guerrero:  100 m. libre, 01.24,47 eta 100 m. bular, 01.45,60.

Horien artean, Kimetz De La Cruzek 100 m. bizkar proban eta Nora Miguelezek 100 m. tximeleta proban eskuratutako markak nabarmentzen dira Euskal Herriko Udako txapelketa zein Gipuzkoako Udako txapelketarako gutxienekoak dira eta, hurrenez hurren.

Sariei dagokionez, Kimetz de La Cruzek 50 m. eta 100 m. bizkar probetan urrezko domina jantzi zuen. Amaiur Iparragirre bigarren sailkatu zen 100 m. tximeleta proban eta Nora Miguelezek proba horretan eta 200 m. lau estiloetan brontzezko postua lortu zuen.

Horiez gain, taldeko nesken laukoak bigarren izan ziren 4x50 m. libre proban eta hirugarren 4x50 m. lau estiloan. 

Lasarteko saria

Hilaren 8an, aldiz, etxean egingo dute igeri Buruntzaldea IKTko kide guztiek. Lasarteko XXXIII. Saria. Pertsonen Saria lehiatuko da arratsaldeko 15:00etatik aurrera Maialen Chourraut kiroldegian. 

Igeriketa taldeko gazteez gain, Hernani, Igartza, Atletico San Sebastian, Igerikatzea, Gaude, Taosa, Amaya eta Ordiziako ordezkariak izango dira lehian.

Txapelketak berezitasun bat du igerilari guztiek generoa, adina edo desgaitasunak eta gaitasunak kontutan hartu gabe egingo dute igeri eta bakoitzaren markak izango dira kontuan sailkapena egiterakoan. Hau da, puntuaziorako nork bere erreferentziazko taula izango du, munduko errekorraren arabera. Amaieran guztiek Australiar probetaz gozatzeko aukera izango dute.

Ur irekiak

Ur irekien denboraldia ere hasi da eta hilaren 1ean, Gorlizeko itsas zeharkaldian 400 igerilari batu ziren. Kairoscore taldeko Jurgi Sukunzak 1.500 metroko lehian igeri egin zuen eta sailkapen orokorreko podiumeko bigarren mailara igo zen; junior mailan lehena izan zen.

Jurgi Sukunza, Gorlizen eskuratutako garaikurrarekin. Arg.: K. Gomez