Sari nagusiei dagokionez, Pakete-Ouedec (400 euro) eta Flipaos del padel (200 euro) txartelek eraman zituzten. Urdaiazpikoen zortedunak, aldiz, Eros Poli Team, Andatza XXL, Patos, Irama, Maira eta Kaxkox bileteak izan ziren. Larrañagatarren denda izan da puntu gehien lortu dituen establezimendua eta opari gozoa eskuratu zuten, Txartel Txokon bi afari.
Porrako hurrengo proba Tourra izango da. Florentzian (Italia) hasiko da lasterketa hilaren 29an, larunbatarekin. Aste horretan zehar bete ahalko dira boletoak internet bidez elkarteko webgunean (ostadarskt.eus) edo ohiko tabernatan.