Gaurtik aurrera aurrematrikula daitezke Udal Musika Eskolan, Dantza ikasteko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 6a, 09:00

Ikasturtea bukatu berritan, datorrenean dantza ikasi nahi dutenentzat aurrematrikula epea ireki dute. Tramite hori egiteko azken eguna hilaren 14a izango da, ostirala. Matrikula, berriz, hilaren 24tik uztailaren 9ra arte egingo dute eta ikasturte berria irailaren 30ean hasiko da. Prezioak hauek dira: 36 euro hileko herrian erroldatuentzat eta 61 euro hileko erroldatuta ez daudenentzat. Gazte txartela dutenek %10eko deskontua izango dute.

Esan bezala, irailaren 30ean hasiko da 2024-2025 kurtsoa eta ekainaren 19an bukatuko da. Hainbat maila dituzte aukeran herritarrek, 6 urtetatik hasi eta helduetaraino (kurtso honetan aritu ez denetakoren batek 12 urtetik gorako taldean sartu nahi badu, gaitasun proba bat gainditu beharko du). Adinaren arabera, entseatzeko egunak eta ordutegiak desberdinak izango dira: 6 urtekoak, astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 18:15era; 7 urtekoak, egun berberetan 18:15etik 19:00etara; 8 urtekoak, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 18:15era; 9 urtekoak, astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:00etara; eta 12 urtetik gorakoak, astelehen eta asteazkenetan, 19:15etik 20:45era.