Hilabete honetarako zenbait ekimen antolatu ditu Lasarte-Oriako Transmaribibollo Kolektiboak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 5a

Solasaldi literario, bertsopoteo eta manifestazio bana aurrera eramango ditu Lasarte-Oriako Transmaribibollo kolektiboak hilaren 7an, 14an eta 28an, hurrenez hurren.

Hauek dira eragile horrek aurrera eramango dituen jarduerak:

Hilak 7, ostirala

  • 18:30ean, Antonio Mercero aretoan, solasaldia egingo dute Lizar Begoña idazlearekin, bere Mundu zitalaren kontra lanaren gainean. Irakurle txokoarekin batera antolatu dute.

Hilak 14, ostirala

  • 19:00etan, Ttakunenea elkartetik abiatuta, bertsopoteo transfeminista egingo dute, elkartez elkarte.

Hilak 28, ostirala

  • 20:00etan, Okendo plazan hasita, LGTBIQ+ kolektiboaren harrotasunaren eguna aldarrikatzeko manifestazioa aurrera eramango dute.