Donostia Arraun Lagunak, Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 4a

Donostia Arraun Lagunakeko kideak, Gipuzkoako txapelketako banderarekin. Arg.: Donostia Arraun Lagunak.

Gipuzkoako traineruak Hondarribian bildu ziren hilaren 2an lurraldeko bandera jokatzeko eta herritarrak kide dituen Donostia Arraun Laguna nagusi izan zen. 

Bere mailako hirugarren txandan parte hartu zuen Lugañenek Tolosaldea, Donostiarra eta Oriorekin batera.

Lehen luzean lahia handia egon zen arren, ziabogaren ostean, aldea ireki zuen Donostiako eskifaiak eta 11.16,08 eginez, banderan gailendu zen. Tolosaldea bigarren izan zen 9,30 segundora eta Donostiarra, hirugarren (11.27,12). 

Intza Fernandez kide duen Hondarribiak, aldiz, bigarren txandan parte hartu zuen.  Zumia, Hibaika eta Zarautzen aurka neurtu zituen indarrak eta  saio horretako bigarren amaitu zuen, 11.37,46. Sailkapen orokorrean seigarren izan zen. 

Asteburu honetan, Donostiako Kontxako badian izango du hitzordua Donostia Arraun Lagunek. Maila ezberdinetako Gipuzkoako zein Bizkaiko lehen lau sailkatuek Euskadiko txapelketa izango dute jokoan, 11:00etatik aurrera.