Parte hartzaileek bost lani egin zioten aurre finalean –harri-jasotzea, giza proba, aizkora, txingak eta korrika– eta guztietan bere mailako azkarrena izan zen Telleria. Guztira 12 minutu eta 14 segundo behar izan zituen; bigarren Ander Altuna izan zen, 14.09 eta hirugarren, Iker Goldarazena, 16.21.
Ezin Igeldo garaitu
Bestalde, maiatzaren 13an, Harri herri telebistako saioko finala jokatu zen EITBn. Albizuri eta Igeldo taldeen arteko lehia izan zen; lehen taldeko kidea izan da Telleria eta bere aita Luis Mari prestatzaile lanetan izan da.
Bigarren denboraldi honetan aurrekoaren arantza kentzeko aukera izan zuen Telleriatarren taldeak, baina harri baldarrarekin Igeldok baino hiru altxaldi gutxiago lortu zituzten eta Igeldorentzat izan zen txapela.