Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire podiumean izan da Berlinen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 4a

Buruntzalde aIKTko Nahia Zudaire, urrezko domina soinean. Arg.: Incluswim.

Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire taldekidea Berlinen Citi Para Swimming World Serie lehiatu zen maiatzaren 30etik ekainaren 2ra. Hiru proba egin zituen igerilariak –800 m. eta 400 m. libre eta 200 m. bular multidisability– eta emaitza ederrak lortu ditu; bi domina jantzi ditu eta Espainiako errekor berri bat ere ezarri du

Azken proban lortu zuen Zudairek emaitzarik onena; finalean 03.25,64 egin eta podiumeko gorenera igo zen. 800 m. librea proban, aldiz, bigarren izan zen igerilaria, 10.35,87. Estilo libreko 400 metroko lehian, kanporaketa gainditu (05.10,68) eta B finalerako sailkatu zen Zubietako igerilaria, baina ez zuen horretan igeri egin.