San Juan Egunaren bezperan, ohi bezala, sua egingo dute Andatza plazan. Ohi bezala. Erketz EDTko dantariek lagunduta, kalejiran abiatuko dira udal ordezkariak Kale Nagusitik. Andatza plazan, sua piztu aurretik Alboka abesbatzak eta Zero Settek akordeoi orkestrak emanaldi bateratua eskainiko dute.