Desfile koloretsu batekin ekin diote 22. Antzerki eta Dantza Asteari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 3a

Herrian barrena alaitasuna zabalduta ekin diote Kukukako ikasle eta irakasleek kurtsoko garai berezienari, 22. Antzerki eta Dantza Asteari. Larunbatera arte kultur etxean erakutsiko dute ikasturte honetan landutako guztia.

Egitaraua

Asteartea 4

  • 10:00etan eta 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: antzerki emanaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: Mundu magikoa (Landaberri, LH1); Dortoka txikia (Sasoeta, LH1); Zu, zu, zu, Otso Jauna (Sasoeta, LH2-3); eta Basoaren zaindariak ipuinaren moldaketa (Landaberri, LH2).

Asteazkena 5

  • 10:00etan eta 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: antzerki emanaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: Tristeak kontsolatzeko makina (Landaberri, LH3); Munduan bira barkuan (Landaberri, LH3); Clownariketak (Landaberri, LH4); Zubietako Museoa (Zubieta, LH1-4); eta Zubietako Super Eskola (Zubieta, LH4-6).

Osteguna 6

  • 10:00etan eta 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: antzerki emanaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: Beautiful (Sasoeta, LH4-6); Pijama festa ezohiko bat (Landaberri, LH5); eta Landaberriko Talent Show-a (Landaberri, LH6). 

Ostirala 7

  • Antzezlana, 10:00, 12:45 eta 19:00etan; dantza, 10:00 eta 12:45ean, kultur etxeko auditorioan: 

    antzerki emanaldiak eta Euskal Dantza Sorkuntza erakustaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek, 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan: batetik, Gure garaia (DBH 1-2) antzezlana; bestetik, LH4-6, DBH 1-3, DBH2 eta DBH3-4 mailetako taldeen dantza emanaldiak.

Larunbata 8

  • 19:00etan, kultur etxeko auditorioan: 

    Euskal Dantza nahiz Euskal Dantza Sorkuntza erakustaldiak egingo dituzte Kukukako ikasleek (bost eta sei talde ariko dira, hurrenez hurren), 22. Antzerki eta Dantza Astearen barruan.

Erlazionatuak

Okendo plazan bukatu dute desfilea

Txintxarri Aldizkaria 2024 eka 03 Kultura