Elkarrekin ospatu dute denboraldi amaiera Texas Lasartearrako kideek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ekainaren 1a

Kirol denboraldiak amaituta, Texas Lasartearra taldeak jai giroan agur esan nahi izan dio. Sasoeta ikastetxean aurrera eraman dute festa, bazkari, jolas, dantza eta sari banaketa eginda. Futbolin txapelketa jokatu dute eta irabazleei saria eman ondoren, Angel Rosa presidenteak hartu du hitza bertaratutakoei eskerrak emateko, bereziki, bere haurtzaroko kluba berriro abian jartzen lagundu dietenei. Hemezortzi taldeetako 214 jokalariei domina bana eman diete eta jokalari onanari, taldekide onenari eta progresio handiena izan duenari saria, taldez talde. Klubari agur esango dioten entrenatzaile batzuei oparia eta aipamen berezia ere egin dizkiete, eta zenbait guraso eta jokalariren oroigarriak jaso dituzte ere. 

Erlazionatuak