Urdin-beltzek ohiko festarekin agur esan diote denboraldiari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 1a, 13:04

2023-2024 denboraldia amaitzear dela, Ostadar SKTk urteroko festa aurrera eraman du larunbat goizean Oriarte Institutuko patioan. Askotariko jolasetan aritu dira lehenik, eta ondoren, sari banaketari ekin diote. Agurrek ere izan dute bere tartea, Joxe Pikabeak y Endika Marrahik ez baitute jarraituko. 

Kirol egokitua, boleibola, saskibaloia, futbola, atletismoa, mendia, ipar
martxa, zikloturismoa eta toka eta bolo jolasa. Ia mila kirolari federatu ditu aurtengo denboraldian Ostadarrek. Horietako asko elkartu dira Oriarten lehia boladari agur esateko.

Ohi bezala, bertaratzen joan direnek zenbait jolasetan aritzeko aukera izan dute 11:00etatik aurrera. Ordubete geroago, berriz, sari banaketari ekin diote. Aitor Azkonobietak aurkeztu ditu ekitaldia eta lehen oroigarria Kirolari Onenarena izan da. Hori Naroa Furundarenak jaso du, pista estaliko Espainiako txapeldunordea maila absolutuan, "egindakoagatik eta oraindik egiteko dauzkazunagatik" eman diote. Klubaren baloreekin bat egiten duen erakunde bati eman ohi diote Auzolan Saria, eta aurten, Naizen elkartearentzat izan da:  "Aurreiritzi eta ezjakintasunaren aurrean, ezagutza, ulermena, onarpena eta maitasuna zabaltzeagatik eta gure artean dagoen errealitate honi ikusgarritasuna emateagatik". Marijo Martinezek eta Alvarok jaso dute. Martinezek eskerrak eman dizkio Ostadarri beraientzat "hain garrantzitsua den lana egiteagatik, batetik, ikusgarritasuna, eta bestetik, justu kirol munduan behar genuen babesa sentitu dugulako hasieratik Ostadarrekin". 

Mendi sailak Juan Mari Iraola eskalatzaileari aitortza egin nahi izan dio. Bere maila adierazteko, Mikel Oyarzabalekin aldertu du omendua, eta halako aintzatespenen zale ez bada ere, Azkonobietak "makina bat izatearen albokaltea" dela esan dio. Ozan ere, besteak beste, azken hiru hamarkadetan hutsik gabe bisitatu du Patagonia eta Cerro Torre, Karakorum edota Gavarni bezalako igoera mitikoak egin.

Ondoren, atal eta talde bakoitzeko jokalari jatorrenari garaikurrak banatu dituzte. 

  • Txirrindularitza: Joserra San Emeterio.
  • Ipar Martxa: Mila Ziganda
  • Kirol egokitua: Najlae Bounaaj
  • Atletismoa:
    • Sub-14 emakumezkoa: Lua Ferra
    • Sub-14 gizonezkoa: Aitor Martin
    • Sub-18 emakumezkoa: Nora Manzanal
    • Sub-18 gizonezkoa: OInatz Almagro
  • Boleibola:
    • Infantil “B” Gipuzkoa txapelketa: Mirari Martin
    • Infantil “A” Gipuzkoa txapelketa: June Mesa
    • Kadete Gipuzkoa txapelketa: Irati Iglesias
    • Jubenil Gipuzkoa txapelketa: Zuriñe Caro
    • Senior Gipuzkoa txapelketa: Yanire Tena
    • Senior Euskal Liga: Eider Aldazabal
    • Senior Euskal Liga Mutilak: David Valdepeñas
  • Saskibaloia
    • Senior 3° Probintziala Mutilak: Aitzol Gomez de Segura
    • Senior 1° Probintziala Neskak: Ainara Otaño
    • Junior Errendimendua: Ariadna Touriño
    • Kadete Errendimendua: Naroa Izeta
    • Kadete Partaidetza: Intza Arruti
    • Infantil Errendimendua: Malen Aizpurua
    • Infantil Partaidetza: Maren Gil
    • Infantil Partaidetza Urdina: Ane Murillo
    • Infantil Partaidetza Beltzak: Udane Lerena
    • Mini Errendimendua: Ane Jimenez
    • Mini Partaidetza: Miren Iñigo
  • Futbola
    • Alebin eskolarra: Danel Jimenez
    • Errendimenduko Alebina: Irai Mindegia
    • Infantil 1.maila mutilak: Jakes Molano
    • Infantil Txikia Mutilak: Beñat Garcia
    • Infantil Handi mutilak: Danel Martikorena
    • Kadete 1. Maila “B” Mutilak: Breixo Otero
    • Emakumezko Kadete maila: Lide Ecay
    • Kadete 1. Maila “A” Mutilak: Unax Sanchez
    • Ohorezko Kadetea Mutilak: Gaizka Martinez
    • Jubenila 1. Maila “B” Mutilak: Imanol Egaña
    • Jubenila 1. Maila “A” Mutilak: Axier Otaño
    • Ohorezko Jubenila Mutilak: Ander Ormazabal
    • Erregional 1. Maila Mutilak: Igor Grao
    • Gorengo Maila Mutilak: Erik Mate
    • Emakumezko Ohorezko Erregional Maila: Nora Unanua

Aipamen berezia egin diete Joxe Pikabeari eta Endika Marrahiri, urte luzez futbol eta saskibaloi atalen koordinatzaile izan ondoren, ardura utziko baitute. Biek hunkituta jaso dituzte beren kideek egindako opariak eta bertan zeudenen txaloak. 

Saritu guztien talde argakia egin ondoren, Beltzak Errugbi taldeko kideek prestatutako hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute.

Erlazionatuak

Ostadar SKTk denboraldi amaierako festa egin du

Txintxarri Aldizkaria 2024 eka 01 Kirola