Sasoetako Dulce Tentacion gozoki dendak Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak banatutako Buruntzaldeako Bitxiak saria jaso du hilaren 24an. Eman dioten babesa eskertzeko, festa bat aurrera eraman du ostiral arratsaldean Jaizkibel plazan. 17:00etan hasita, haurrek zenbait jolasetan aritu edo buruhandien inguruan korrika egiteko aukera izan dute. Saitoko lagunek, berriz, zunba erakustaldia egin dute taldean. Txokolate janak, musikak eta bakarrizketa batek osatu dute lau orduko egitaraua.