Hilabetetan ikasitakoa islatzeko zenbait dantza prestatu dituzte Udal Musika Eskolako ikasleek, eta senide eta lagunen aurrean erakutsi dute beraien trebezia. Parte hartuko zuten dantzari guztiak elkarrekin atera dira eszenariora lehen piezan, eta ondoren, adinaren araberako taldeak txandaka bueltatu dira, hiruna dantza eskaintzeko. Ordubeteko saioak bi zati izan ditu, hamar minutuko etenarekin, eta merezitako txalo zaparradarekin eskertu diete ahalegina ikus-entzuleek. Bi aste barru, musika ikasleek gauza bera egingo dute; ekainaren 17an eta 18an aurrera eramango baitituzte beren kontzertuak, 19:00etan.