Etxera bidea errealitate bihurtzeko urratsak egiten ari badira ere, oraindik ere egiteko "asko" dutela gogoratu du Eizmendik, eta orain arteko bideari jarraituz, ekainean ere aldarriak gizarteratzen jarraituko dute.
Lasterbia hamargarrenez aurrera eramango dute Abadiñon ekainaren 14an eta 15ean. Egun horretan hamarkada beteko da Sare Herritarrak San Telmo Museoan euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko herritar sarea aurkeztu zuela. Aurrera eramandako bidearen "balantzea egin" eta emandako pausoak "balioan jartzeko" ekitaldi burutuko dute ekainaren 23an San Telmo Museoan bertan.
Ibilbidearen parte izan direnei gonbitea luzatu diete ekimen horietan parte hartzeko. "Gu guztion lana behar-beharrezkoa izan da duela hamar urte jarritako helburu batzuk betetzeko eta behar-beharrezko izango gara gaur gaurkoz ditugun helburuak betetzeko", amaitu du.