Lasarte-Oriako tenislariak Gipuzkoako txapelketako finaletan lehiatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 31

LOKEko Naroa Perurena eta Mario Ferreiro sariak jasotzen. Arg.: LOKE Tenis.

Urtarriletik maiatzera bakarkako zein taldekako Eskolarteko mailako Gipuzkoako txapelketak lehiatu dira. LOKEko zein herriko tenis jokalari gazteek ederki egin dute borroka eta horietako hiru bakarkako finaletara iritsi dira. Alebin mailan Naroa Perurena Gipuzkoako txapeldunordetza eskuratu du eta Mario Ferrero eta Siria Delgado kontsolazio txapelketako garaileak izan dira kadete eta ifantil mailan, hurrenez hurren

Urtarrilean hasi zen tenis denboraldia taldeka Gipuzkoako txapelketako lehiarekin. Martxoan, berriz, bakarkakoaren txanda izan zen. Alebin, infantil eta kadete mailako lehiak izan dira eta Donostian, Azkoitian edo Oñatin lehiatu dira neurketak.

Maiatzaren 18an Donostiako Mons kiroldegian egindako sari banaketan jaso zituzten garaikurrak.

LOKEko arduradun Mari Asun Yurritak txapelketan parte hartu duten gazteak zoriondu nahi ditu egindako lehiaketarengatik.