Goizeko 11:00etan hasiko da jaialdia Osatdar Inklusiko kideek antolatutako joko inklusiboekin.
Eguerdian sari banaketaren txanda izango da. Kirol elkarteak Kirolari onena eta Auzolan sariak banatuko ditu. Aurten Ostadar SKTko kide Naroa Furundarena atleta eta Naizen elkartea izango dira sarituak.
Furundarena herritarra pista zein aire zabalean jauzi hirukoitzeko proban Espainiar Estatuko lehenen artean dago. Otsailean pista edo short truck Espainiako txapelketan zilarrezko domina jantzi zuen.
Naizen erakundearen kasuan, elkartea osatzen dutenek pertsona transen tratu- eta aukera-berdintasuna lortu aldera egiten duten lanarengatik jasoko dute saria.
Horiek banatu ostean, sail ezberdinetako entrenatzaileek kirolari jatorrenei egingo diete .
Eta ospakizun jardunaldiari amaiera emateko, Beltzak Errugbi taldearen eskutik, hirugarren denbora gozoa dastatu ahalko dute.
Bideoa eta aldizkaria
Denboraldi amaierako festa girotzen joateko kirol elkarteak urteko errepasoa egiten duen aldizkaria argitaratu du eta horrez gain, bideo bat ere egin du.