Barkaka BC2 kategorian lehiatu zen urdin-beltza. Sailkapen fasean hiru neurketari aurre egin zizkion B multzoan. Hirura partidak irabazi zituen; bata hirunako berdinketaren ostean. Eta multzoko lehen bezala egin zuen aurrera lehiaketan.
Finalerdian, Esbonat taldeko Javier Sanchez Perez 5-0 garaitu zuen Ostadar Inklusio taldeko kideak. Finalean Daniel Cartagena Cascales CD Empleoaspe taldeko ordezkaria izan zuen aurrez aurre. Ederki borrokatu behar izan zuen Santinek titulua eskuratzeko; 4-6 irabazi zuen.
Urrezko domina janzteaz gain, Kluben arteko Espainiako Txapelketa Absolutua jokatzeko sailkapen zuzena eman dio talde urdin-beltzeko kideari. Hitzordua ekainaren 14an eta 15ean izango da, Malagako Antequera (Andaluzia) herrian.
Bestetik, BC1-BC2 taldeen txapelketan Haszten-Ostadar SKT talde konbinatuan parte hartu zuen. Laia Gonzalez eta Ainhoa Meñaka bizkaitarrekin batera beste lau talderi aurre egin zioten eta podiumeko bigarren mailan amaitu zuten lehiaketa.