Texas Lasartearrak bihar ospatuko du denboraldi amaierako festa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 31

Texas Lasartarra CFk ekainaren 1ean emango dio amaiera denboraldiari. Talde zuri-urdineko kideak Sasoeta -Zumaburu ikastetxeko Sasoetako eraikinean bilduko dira egun osoko jaian.

10:30etik aurrera, futbolin txapelketa izango da. Bazkari ederraz gozatuko dute eta 16:30ak aldera, jokalari esanguratsuei sariak banatuko dizkiete. Dj baten musikarekin amaituko da eguna.