Ander Goenaga Espainiako parasurfing txapeldun da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 31

Ander Goenaga, txapeldunaren kopa jasotzen. Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusioa taldeko Ander Goenaga surflariak titulu berria gehitu dio bere garaipen zerrendari, Espainiako txapelketa 

Oiartzungo kirolariak Galiziako Nigran herrian lehiatutako Espainiako txapelketa lehiatu zuen hilaren 25-26an. Lehiaketa bi aste lehenago jokatzeko zen, baina antolatzaileek eguraldiarengatik atzeratu behar izan zuten.

Talde urdin-beltzeko kideak Prone 2 kategorian parte hartu zuen beste lau lehiakideren aurka. Bi txanda eta finala jokatu zituzten. Lehen saiakeran ibilbide handiko Angel Luis Curiek valladolidtar lortu zuen puntuazio onena. Baina bigarrenean eta finalean olatuak ederki hartuz, epaileen puntu-kopuru handiena jaso eta lehen postuan amaitu zuen lehiaketa Goenagak.

Inklusioa saileko arduradunek aipatu dutenez, "nazioarteko txapelketen zirkuituari ekin aurretik sasoi onean dagoela erakutsi du".