Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Eskola kirola egitasmoko izena ematea ekainaren 3an hasiko da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 30a, 13:45

Haurrak 2023-2023 ikasturteko Eskola Kiroleko azken festan jolasean.

Eskola Kirola ekimeneko antolatzaileak -Ttakun Kultur elkartea eta Lasarte-Oriako ikastetxeetako gurasdo elkarteak- 2024-2025 ikasturtea prestatzen hasi dira. Landaberri ikastolak apirilean egin zuen izena ematea eta orain Sasoeta-Zumaburu ikastetxearen txanda da. Ekainaren 3an, astelehenarekin irekiko da inskrizpzioa

Guraso elkarteak familiei bidaliko dien esteka baten bidez egingo da izena ematea. Formularioko loturarekin batera, Eskola Kiroleko arautegia eta irizpideak jasotzen dituen dokumentua txertatuko da.

Ttakun Kultur Elkarteak kudeatuko ditu izena emateak eta prozesuko edozein zalantzarik izanez gero, 695 785 394 telefono zenbakira deitu edo eskolakirola@ttakun.eus helbidera mezua idatzi dezakete gurasoek. Ekainaren 16an itxiko da inskripzio epea.

Hurrengo ikasturtea

Saioak urriaren 7an hasiko direla iragarri dute antolatzaileek. LH1 eta LH2 mailako ikasleek Jolas Hezi programa garatuko dute. Jolasen bitartez, hurrengo zikloko kiroletarako trebetasuna eta abilezia lantzen joango dira.

LH4tik eta LH6ra, berriz, kirol ezberdinak landuko dituzte, hala nola, saskibaloia, igeriketa, kirol egokitua, pilota, errugbi, eskubaloia edo judo.