Beasainen abestu eta dantzatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 30a, 13:11

Alboka eta Loinatz abesbatzetako nahiz Erketz dantza taldeko kideak, Beasainen. Argazkia: Alboka abesbatza.

Alboka abesbatzak Beasainen eman zuen kontzertua hilaren 25ean, bertako Loinatz koruarekin batera eta Erketz EDTko zenbait dantzariren laguntzarekin. Lasarte-Oriako taldeak zazpi pieza interpretatu zituen aurrena eta Loinatzekin jardun zen gero: Zure boza eta Euskal jokoak abestu zituzten. "Beasainen oso ondo hartu gintuzten eta ondo atera zen dena", adierazi dute Albokako kideek.

Hauxe izan zen Beasaingo Loinazko San Martinen Basilikako kontzertuko egitaraua:

  • Stay a thousand years (Ramin Djawadi)
  • Agur Maria (Uruñuela)
  • Come again! (John Dowland)
  • Imanolen hiru abesti (Hitzak: Mikel Arregi; Musika: Imanol Larzabal; Moldaketa: Junkal Guerrero)
  • Brodatzen-godalet (Herrikoia; Moldaketa: Miguel Maria Azpiazu)
  • Durme durme (Sefardia, herrikoia; Moldaketa: Audrey Snyder)
  • Bullerengue (Jorge Artel-en poema batetik hartua; Musika: Jose Antonio Rincon).

Esan bezala, amaitzeko, bi pieza interpretatuko dituzte Albokak eta Loinatzek, elkarrekin:

  • Zure boza (Xabier Sarasola)
  • Euskal jokoak (Hitzak: Josune Lopez; Musika: Javier Busto)

Ohi bezala, Montse Latorrek egin zituen zuzendari lanak. Arantxa Gastesi aritu zenpianoarekin, eta, perkusioarekin, Carolina Muñoz eta Ainara Aduriz. Piezetako batzuetan Erketzeko dantzariek parte hartu zuten.