Talbot markako auto klasikoak herrian barrena ibili dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 30a

Ehun urte bete dira Talbot etxeko auto batek San Sebastian saria irabazi zuenetik, eta, urtemuga berezi hori oroitze aldera, marka britainiar-frantses horietako zenbait ibilgailu klasikok gure herria zeharkatu eta Lasarteko zirkuitua zena ezagutu dute. Geldialditxo bat egin dute Antonio Mercero gunean egitasmoa zertan den azaltzeko.

Plan polita prestatu zuten atzo San Sebastian Circuit Spirit egitasmoaren antolatzaileek. Duela ehun urte Talbot marka britainiar-frantseseko auto batek irabazi zuen San Sebastian saria Lasarteko zirkuituan, eta, urtemuga berezi hori gogoratze aldera, ibilbidea eta irteera nahiz helmuga lerroak non zeuden ezagutu zuten. Horren aurretik, ordu erdiko geldialditxo bat egin zuten Antonio Mercero gune azpialdean eta herritar bat baino gehiago joan zen ibilgailu horiek ezagutzera, zenbait udal ordezkari barne.

Talbot etxeko ibilgailuak ez ezik Sunbeam, Triumph eta MG markako zenbait ere ekarri zituzten. 

Argazkiak Isaac Farre argazkilariak utzi dizkio TXINTXARRI-ri.