Erregional Gorenak Aloña Mendiren aurka jokatu zuen Michelin kirol gunean (Ikus galeria). Etxeko taldeak zaletuen berotasuna jaso zuen eta guztion bultzadari esker, aurka jarri zitzaion (0-2) kanporaketa berdintzea lortu zuen bigarrengo zatian.
Jubenilek ere antzeko egoera bizi izan zuten. Atsedenaldira husna iritsi ostean, bigarren zatiaren hasieran Urolak gola egin zuen. Talde urdin-beltzak ederki borrokatu eta 88. minutuan berdinketa eskuratu zuen.
Ekaineko lehen asteburua zirraragarria izango da, beraz, Ostadarreko taldeentzat; igoera eskuratzeko azken aukera izango dute. Erregional Gorenak ekainaren 1ean Oñatin jokatuko du partida; jubenilak, aldiz, egun bat geroago 11:30ean, Michelin kirol gunean.
Ezin Mariñorekin
Ostadarreko Ohorezko Erregionalak Ligako azken jardunaldia jokatu zuen Michelin kirol gunean.
Leire Garciaren taldeak liga garaile izan den Mariño izan zuen aurrez aurre. Ederki borrokatu arren, lasarteoriatarrek ezin izan zuten lehen zatiko banako berdinketa mantendu markagailuan. 79. minutuan, Mariñok 1 eta 2koa egin zuen eta garaipena erdietsi zuten irundarrek.