Atleta gazteak Euskadiko Kirol Jokoetako podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 29a

Hodei Murgiondo (ezker) eta Lua Ferrera (eskuin), podiumeko gorenean. Arg.: J. Murgiondo / Ostadar Atletismo

Lasarte-Oriako lau atleta gazteek –Eider Redondo, Lua Ferrera, Iker Ibeas eta Hodei Murgiondo- Basaurira (Bizkaia) egin zuten bidaia Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko Eskolarteko Euskal Jokoetan lehiatzeko. Lan ederra egin zuten guztiek eta lauetatik hiru euren probetan podiumean izan ziren

Ostadar SKTko Lua Ferrera garaile izan zen 3 km. martxa (23.52,05) proban eta Atletico San Sebastianeko kide Hodei Murgiondo ere podiumeko gorenean izan zen selekzioen arteko 80 metro hesi lasterketako lehian (12.42). 

Eider Redondo talde urdin-beltzeko kideak bi domina jantzi zituen. Zilarrezko postuan izan zen luzera jauzian, lehen sailkatutik zentimetro batera (5,17 m.) eta Gipuzkoako selekzioarekin 4x80 m. errelebo proban lehen postuan sailkatu zen (41.70). 

Taldekide Iker Ibeas altuera proban partea hartu zuen eta hamargarren (1,35 m.) izan zen.