Aitor Manso San Cosme igoerako podiumean izan da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 29a

Aitor Manso, 9. kategoriako podiumean. Arg.: Aitor Manso.

Euskadiko Mendi igoeran txapelketa aurrera doa. Hilaren 25ean, San Cosme Igoera jokatu zen Zallan (Bizkaia) eta Aitor Manso herritarra podiumera igo zen bitan

Aitor Manso gidaria San Cosme igoerako sailkapen orokorrean bigarren izan zen gidari Joseba Iraolaren atzetik eta 9. kategorian, aldiz, garaile izan zen.

Lasarte-Oriako gidaria pozik dago lortutako emaitzekin. Mansok azaldu duenez, denboraldi hasiera honetan gurpil berri batzuk probatzen ari dira eta ibilgailua horretara moldatzen. Gainera, Espainiako txapelketarako bigarren probarako erritmoa hartzeko baliagarria egin zaie San Cosme igoera.