Etxenagusiak TXINTXARRI-ri kontatu dionez, ikasleen gurasoek "asko" eskertu diote egindako lana eta herritik kanpoko ekimenetan parte hartzeko gauzatutako jarduna. Irakasleak berak Lasarte-Oriatik at aurrera eramaten dituzten ekimen eta topaketetan parte hartzera animatzen ditu ikasle gehiago.
Realaren Fundazio Eguna
Ekainaren 16an, igandearekin, Realak urtero antolatzen duen Fundazio Egunean parte hartuko dute Etxenagusiak berak eta zenbait ikaslek, trikitixa eta panderoekin, egun osoan zehar. Zubietako entrenamendu eremua aldatzeko obretan murgilduta daudenez, aipatu festa hori Anoeta estadioaren inguruan aurrera eramango dute; musika emanaldiez gain jokoak, pailazoak eta bestelakoak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek.
Musikaldian interpretatu dituzten piezak
Udal Musika Eskolako ordezkariek akordeoien nahiz abesbatzen topaketetan parte hartu dute. Hugo Amil (eskusoinua), Pedro Garcia eta Unai Granado (abesbatza) izan dira ikasleak; irakaslea, aldiz, Miren Etxenagusia.
Akordeoien topaketa
• Abian da festa.
• A Sky Full of Stars (Coldplay).
• 17:21 (Huntza).
• Kantu bat (Musikaldia).
• Cheerleader (Musikaldia).
• Captain Crow (Nell Benjamin, Laurence O'Keefe; Alaitz Agolak eta Ricardo Llanasek moldatua).
• Y.N.C.A. (Village People; Maite Janeirok moldatua).
• Tolosa Iñauterietan (Moldaketa: Koldo Tarragona Monblona).
Abesbatzen topaketa
• Abuela maitea (En Tol Sarmiento).
• Lisboa (Anne Lukin, Gorka Urbizu).
• Grita (Pau Dones, Y. N. Aran).
• Atarratzeko Gazteluko Kantua (Benito Lertxundi).
• 564 (Hertzainak).
• Baga, Biga, Higa (Mikel Laboa).
• Paris (Izaro).
• Buruz behera (Huntza).