Ostadar Ipar Martxako kideek Lezoko inguruetan egin dute ibilaldia

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 28a

Ostadar Ipar Martxako kideak Lezoko Gurutze Santauren basilikaren aurrean eta ibilbidean zehar. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako kideek ekainaren 1ean ikasturteari amaiera eman baino lehen Jaizkibeleko magalean ibili ziren. Lezotik atera eta Lorbide bidea edo Altamirako zelai eta baserrietatik barrena txango ederra egin eta Pasai Donibanen amaitu zuten eguna

Baina ez da hori azken irteera izango, larunbatean Ostadarreko denboraldiko amaiera festa baino lehen makilak hartu eta Txokoaldera joan-etorria egingo dute.