Intzako infantilek itzulia eman behar izan zioten final zortzirenari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 28a

Intza KEko Markel Lopez eta Oier Jauregik infantil 2. mailako Udaberri txapelketako final zortzirena gainditu dute. Hilaren 24an, Loidibarren pilotalekuan jokatu zen partida borrokatuan LAPKE garaitu zuten

Neurketa ez zen ongi hasi. Lazkaoko bikoa izan zen nagusi lehen minutuetan eta 2-8 aurreratu zen. Etxekoek ez zuten amore eman eta tantoz tanto 7-8 gerturatzea lortu zuten. Tamalez aurkariek ongi egin zioten aurre egoerari eta berriro ere errenta hartu zuten kezkagarria zen 6-14ra iritsiz. 

Orduan, etxekoek tantoa egin eta pilota aldatzearekin bat, egoerak itzulia eman zuen guztiz. Intzako kideak pilota motelari jokoa egokitu eta tantoak lasaitasunez amaituz 18-15 irabazi zuten. 

Finalerako bidean, Mundarro 1 izango dute aurkari hurrengo kanporaketan. Hitzordua ostiralean, 18:00etan, Astigarragan izango da.