Txokolate jan solidarioaren antolatzaileek 870 euro bideratuko dituzte haurren minbizia ikertzera

Txintxarri Aldizkaria 2024ko maiatzaren 27a

Lasarteoriatar talde batek laugarrenez aurrera eraman du txokolate jan solidarioa, Semblante Andaluz elkartea eta udalaren laguntzarekin. Jende "ugari" bertaratu dela azpimarratu dute kideek eta 870 euro bildu dituztela jakinarazi. Diru hori haurren minbizia ikertzera bideratuko dute. Aipatu egitasmoa Estatu mailakoa da eta Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalarekin egiten dute, elkarlanean.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez haurren 1.200 minbizi kasu diagnostikatzen dituzte urtero Espainiar Estatuan, hau da, 200 pertsona helduko ume batek pairatzen du gaixotasun hori. Gaitza inbestigatzeko baliabide gehienak helduen kasuak ikertzera bideratzen dituztenez, gisa honetako ekimenek gaztetxoengan jartzen dute fokua.