Herritar ugari erakarri ohi dute Danok Kidek antolatutako Musika Topaketen saioek eta oraingoak ez dira inondik ere salbuespena izan. Ostiral arratsaldean Oiasso Kametarak Barroko ala ez Barroko? galderaren gainean egituratutako ordubeteko saioa egin zuen eta asko izan ziren hura entzutera bertaratutakoak. Irungo taldeak aurrez parte hartu du jarduera honetan, eta oraingoan, Jesus Mari Egizabalek azaldu moduan, "garai hartako musika oinarri hartuta, entzuleari zalantzaz betetako planteamendua eskaintzen dio, baina gustuz eta musika ederrarekin sorginduz".
Sei pieza izan ziren guztira, eta zortzi biolin, hiruna bila eta biolontxelo eta kontrabaxu batek osatutako hamabost musikariak taldean aritu ziren ia denetan. Salbuespena Fandangoa izan zen: harizko laukote batekin batera, Carmen Becerra gitarra jotzailea eta Aitor Zabala perkusionista aritu ziren.
- Passacaglia (G.F. Haendel)
- Ave Maria (G. Caccini)
- Burlesque de Quixote (G.P. Telemann)
- Fandango (L. Boccherinni)
- Invierno Porteño (A. Piazzolla)
- La Follia (F. Geminiani/Wiancko)
Gaur, berriz, Easo Abesbatza taldeko bi koru aritu dira San Pedro parrokian: ikasle gazteek osatutako Easo Gazte Abesbatza eta helduen Easo Kapera Gregorianista. Ana Belen Garcia organo jotzailea izan dute lagun emanaldian zehar:
- Preludio (J.M. Thomas)
- Stabat Mater
- Kyrie
- Gloria
- Credo
- Sanctus-Benedictus
- Motete. Ego dilecto meo
- Agnus dei