Musikaldian arituko dira Udal Musika Eskolako lau ikasle

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 09:08

Musikaldia aurrera eramango dute bihar, hilak 25, Tolosan eta Ibarran. Bertan izango dira herriko zenbait musikari gazte

Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako lau ikaslek Musikaldian parte hartuko dute larunbat honetan. Egitasmo hori Loatzo Musika Eskolak, Eduardo Mocoroa Musika Eskolak eta EHME Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurrera eramaten dute bi urtean behin. Ibarran eta Tolosan izango da aurtengo aldia. 

Aipatu bi udalerri horietako zortzi gunetan ariko dira parte hartuko duten ikasleak. Lasarte-Oriakoak Herrikide izenekoan (izen bereko ikastetxearen patioan) jardungo dira: Hugo Amil, akordeoien topaketan, 11:15ean; eta, Unai Granado, Inhar San Sebastian eta Pedro Garcia, abesbatzen topaketan, 12:45ean. Lau horien irakaslea Miren Etxenagusia da.

Musika eskolen bilgune

Herri ugaritako musika eskoletako kideak 09:30-10:00ak artean iritsiko dira Musikaldira eta 10:00etan hasiko den aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute, Zumardi Handian. Makina bat ikuskizun aurrera eramango dituzte eta Kasinoan egingo duten oroigarrien banaketarekin eta zuzendarien nahiz irakasleen topaketarekin amaituko.

Hauek dira aurtengo Musikaldiko eszenatokiak: Zumardi Handia, Topic musoea, Alondiga, Herrikide, Leidor antzokia, Ibarrako plaza, Emeterio Arrese, Azkue eta Kasinoa. 

Bazkalostean, Ibarrako kaleak girotuko ditu Distopia elektrotxarangak.