XVIII. MUSIKA TOPAKETAK

'Barroko ala ez Barroko?' kontzertua emango du gaur Oiasso Kameratak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 06:30

Emanaldietara herritar ugari bertaratzea espero dute antolatzaileek.

Danok Kide elkartea aurrera eramaten ari den XVIII. Musika Topaketen barruan, 'Barroko ala ez Barroko?' emanaldia egingo du Irundik etorritako Oiasso Kameratak. Brigitarren komentuan izango da ikuskizuna, 19:30ean. Sarrera doakoa da.

Igandean, berriz, musika elizkoian oinarritutako kontzertua emango dute Easo Abesbatzaren barruko bi taldek, Easo Eskolaniak eta Easo Kapera Gregorianistak. 19:30ean izango da ikuskizuna, San Pedro elizan. Sarrera doakoa da.