Txokolatea banatuko dute haurren minbizia ikertzen laguntzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 07:45

Iazko txokolate jan solidarioa.

Lasarte-Oriako boluntario talde batek txokolate jan solidarioa aurrera eramango du gaur 16:00etatik 21:00etara, Okendo plazan, Semblante Andaluz elkartea eta udalarekin elkarlanean. Edalontzi bete txokolategatik euro bat ordaindu beharko dute herritarrek. Bildutako dirua haurren minbizia ikertzen ari diren erakundeei emango diote.

Ekimen solidario hori aurrera eramango duten laugarren aldia da. Iaz 1.386 euro bildu zituzten, aurrekoetan baino gehiago. Aurten are diru gehiago biltzea espero dute antolatzaileek.